Ekonomia -

Unibertsitatekoak izan ezik

Hezkuntza publikoko langileak grebara deituta daude gaur

Irakasleak, Heziketa Bereziko langileak, sukaldari eta garbitzaileak eta Haurreskoletako hezitzaile eta langileak daude deituta, langile kopurua handitu eta LOMCE baliogabetzea eskatzeko.

Martxoaren 22an egindako grebaren argazkia. Iturria: EFE
Martxoaren 22an egindako grebaren argazkia. Iturria: EFE
Honela hasi da euskal hezkuntza publikoaren greba-eguna

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ia sindikatu guztiek ikastetxe publikoetako irakasleak, Heziketa Bereziko langileak, sukaldari eta garbitzaileak eta Haurreskoletako hezitzaile eta langileak (unibertsitatekoak izan ezik) gaur, maiatzak 16an eta 23an greba egitera deitu dituzte.

Protesta eguna ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuek deitu dute, Cristina Uriarte sailburuak gidatutako Hezkuntza Sailaren "proposamen faltagatik" eta "negoziatzeko asmorik ez" duela ikusita.

ELA, LAB eta Steilas sindikatuek manifestazioa deitu dute EAEko hiriburuetan, 12:00etan. CCOO Euskadik, aldiz, elkarretaratzea egin du Jaurlaritzak Bilbon duen ordezkaritzaren aurrean.

EAEko hezkuntza sistemaren egoerari buruz hitz egiteko eta erabaki zehatzak hartzeko eskaera egin diote sindikatuek Eusko Jaurlaritzari.

ELAk, LABek eta Steilasek "hezkuntzan inbertsioa handitzea" eskatu dute, gainera, irakasle gehiago behar direla diote, eta gutxienez 2.000 behargin gehiago kontratatzeko beharra dagoela ziurtatu dute, behin-behinekotasuna % 40tik % 6ra jaisteko. Bestalde, ikasleen ratioak % 10 murriztea eskatu diote Jaurlaritzari, baita hezkuntzako langileen eroste ahalmena berreskuratzea ere.

Unai Sordok zuzentzen duen sindikatuaren esanetan, "negoziazioan aurrerapausorik eman ez" denez eta Hezkuntza Sailak proposamenak entzuteko "interesik ez" duenez, grebarekin "erantzuteko betebehar morala eta etikoa" du.

UGTk, aldiz, "negoziazioaren bidea agortzearen" alde agertu da, Euskadiko Hezkuntza publikoan greba deitu aurretik.

Gurasoak, sindikatuekin bat

Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak (EHIGE) maiatzaren 16an eta 23an egitekoak diren protestekin bat egiteko deia egin du, eta hilaren 20an EAEko hiriburuetan deituta dauden manifestazioetan parte hartzea eskatu du.

EHIGEk esan du bat datorrela aldarrikapenekin, eta, azaldu duenez, "euskal eskola publikoan aplikatzen ari diren murrizketen erakusle bat baino gehiago da, azken urteetan salatu ditugunak (azpiegiturak, curriculumak, ikastetxe eta guraso elkarteei zuzendutako diru-laguntzak, etab.)".

Uriarte: 'Prest gaude negoziatu eta adosteko, baina ahal duguna'

 

Uriarte: 'Prest gaude negoziatu eta adosteko, baina ahal duguna'
Uriarte: 'Prest gaude negoziatu eta adosteko, baina ahal duguna'
Uriarte: 'Prest gaude negoziatu eta adosteko, baina ahal duguna'

0:13

 

Radio Euskadik egindako elkarrizketa batean, Cristina Uriarte sailburuak "errealitatearekin" bat egiteko eskatu die sindikatuei, eta langileekin negoziatzeko prest agertu da berriro, baina, horren esanetan, Hezkuntza Sailak ez du gai oso garrantzitsuetan esku hartzeko eskumenik, Gobernuaren esku baitaude, besteak beste, ikasleen ratioa eta ordezkapen tasa.

Hori dela eta, Uriartek erantzukizuna eskatu die sindikatuei, eta azpimarratu egin du ez dela garairik egokiena horrelako mobilizazioak egiteko, jarrera horrek arriskuan jar bailezake ikasturtea zuzen bukatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza legea Eusko Jaurlaritza Grebak albisteak Greba Euskal eskola publikoan Ekonomia albisteak Albisteak