Ekonomia -

Higiezinen merkatua

Etxebizitzen salmenten hazkundea txikitu egin da ekainean, %7 igota

Erabilitako etxebizitzak merkatuaren ardatza izaten jarraitzen du; etxe berrien salmentek, berriz, behera egin dute berriro ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekainean 37.297 etxebizitza salerosketa egin ziren guztira, iazko ekainean baino %7 gehiago. Aurreko hilabetetako datuekin alderatuta, ekaineko hau hazkunde ertaina izan da.

Estatistikako Institutu Nazionalak ateratako datuen arabera, erabilitako etxebizitzen salerosketak dira merkatuari eusten jarraitzen diotenak. Ekainean 19.339 jabe aldaketa egin ziren, aurreko urtean baino %17,1 gehiago.

Bestalde, etxebizitza berrien salmentek behera egin zuten ekainean, guztira 17.958 operazio egin ziren, hau da, %2,1 gutxiago.

Seigarren igoera jarraian

Urtetik urterako tasari dagokionez, ekainean izandako etxebizitza salerosketek gora egin dute seigarren hilabetez jarraian, baina apirila eta ekainean baino moderatuago. Aurreko bi hilabete horietan %11,9 eta %17,6 handitu ziren.

Azkeneko bi urtetan, urtetik urterako tasak behera egin ondoren, urtarrila izan zen gora egin zuen lehen hilabetea, %2,1eko hazkundearekin.

Hiletik hilerako datuetan berriz, eta maiatzeko datuekin konparatuta, bigarren eskuko etxebizitzen salerosketek gora egin dute %3,4. Etxebizitza berrienak, ostera, %5,9 jaitsi dira.

Etxebizitza libre eta babestuen artean, %0,9 eta %5,1eko jaitsierak eman dira, hurrenez hurren, beti aurreko hilabeteko datuak oinarri bezala hartuz.

Urtarrila eta ekaina artean, eta iazko lehen seihilekoarekin alderatuta, etxebizitzen salerosketek %10,7ko hazkundea pilatu dute. Igoera erabilitako etxebizitzetan (%19,4) eta etxebizitza berrietan (%3,3) eman da.

Ekainean zenbatutako salerosketen %58,2 Andaluzian, Valentzian, Madrilen eta Katalunian egin ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea