Ekonomia -

Nafarroa

UAGN, prestakuntza ikastarotan ustezko irregulartasunak egiteagatik ikertua

Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna sindikatuko presidenteak baieztatu egin du ikerketa dagoela, eta 'ardurak argitzea' espero du.

UAGN, Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna. Argazkia: EiTB
UAGN, Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna. Argazkia: EiTB
UAGN, Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibila Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Batasuna (UAGN) ikertzen ari da, prestakuntza ikastaroak emateko xedearekin sindikatu horrek jasotako diru-laguntzetan  irregulartasunak omen daudelako. Irregulartasun horiek ikastaroetako parte-hartzaileen sinaduretan egongo lirateke, hain zuzen ere.

Informazio horiek publiko egin ostean, Felix Bariain UAGN sindikatuko presidenteak agerraldia egin zuen atzo arratsaldean hedabideen aurrean, eta ikerketa martxan dela baieztatu zuen. Justiziari "laguntzen" ari direla eta "ardura argitzea" espero dutela erantsi zuen.

UAGNko presidentearen arabera, alde politikotik inoiz ez da ekintza irregularren bidez funtsik lortzeko jarraibiderik eman, eta horren jakitun izan balira, ez zuketela baimenduko erantsi zuen.

Bariainen esanetan, erakundea bera da egoera honen guztiaren "kaltetu handiena".

UAGN 2 EiTB

UAGN 2 EiTB

Felix Bariain, atzo egindako agerraldian. Argazkia: EiTB

Horren arabera, ikerketaren berri izan zutenetik, "erakundea ikerketan laguntzen ari da, bai Guardia Zibilari, bai auzitegiari". "Izapideek aurrera egitea eta ardurak argitzea espero dugu", gaineratu zuen.

Bariainek bere egin zituen UAGNko alde politikoari dagozkion erantzukizunak, baina uko egin zion "garai hartako arduradun eta zuzendari teknikoak egindako irregulartasunen ardura" bere gain hartzeari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Iruzurrak Ekonomia Albisteak