Ekonomia -
Sei hilabete atzeralditik at
Ekonomia % 0,2 hazi da bigarren hiruhilekoan
Espainiako Bankuak, halaber, abuztuko aldizkarian zehaztu duenez, funtzionarien soldata murrizketa "erakusgarri ona" izan daiteke sektore pribatuarentzat.
Erredakzioa
Espainiako ekonomia % 0,2 hazi da urteko bigarren hiruhilekoan,eta horrela bi hiruhileko positibo lotu ditu jarraian, urteko lehenengo hiru hilabeteetan % 0,1 (2009ko itxierarekin alderatuta) hazi eta gero, Espainiako Bankuaren abuztuko aldizkarian agertzen denez.
Urtean urteroko BPG tasa % 0,2 murriztu zen apirila eta ekaina bitartean. Bankuaren arabera, gastuaren aldetik, eskaera nazionalaren atzeraldia baretu egin da nabarmen (-% 0,8), gehien bat, kontsumo pribatuaren goraldiaren eraginez eta, aldi berean, kanpoko eskaera garbi positiboak BPGren % 0,6ra egin du behera.
Nahiz eta ofizialki atzeralditik atera, ez dute baztertzen, Bruselak aurrikusi duenez, uztailetik irailera BPGren beherakada gertatzea, uztailaren 1eko BEZaren igoeraren ondorioz.
Soldaten murrizketak
Espainiako Bankuaren ustez, funtzionarien soldata murrizketa "erakusgarri ona" izan daiteke sektore pribatuarentzat eta, zehazten duenez, soldatak ez igotzeko aukera, lan erreformak ahalbidetuta, "honen mesedetan eragin lezake".
Argitaratutako azken Aldizkari Ekonomikoan, Miguel Angel Fernandez Ordoñezek gidatzen duen erakundeak soldaten neurritasunaren alde egiten du, eta espero du prozesu hori hitzarmen berriak sinatu ahala jarraitzea.