Ekonomia -
Eustaten datuak
EAEko ekonomia % 2,8 hazi da lehen hiruhilekoan, eta enplegua % 2
Eskaitzaren ikuspegitik, hazkundea zerbitzuek jokaera hobea izan dutelako, industrian hazkunde-erritmoari eutsi zaiolako, eta eraikuntzan 2016an hasitako aurrerapenak jarraitu duelako izan da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) ezagutzera eman ditu lehen hiruhilekoaren datuak. Horien arabera, bai ekonomiak bai enpleguak gora egin dute (% 2,8 eta % 2, hurrenez hurren), Eusko Jaurlaritzak aurreikusitakoa baino hamarreko bat gehiago. Barne Produktu Gordinarentzat (BPG) % 2,7ko igoera kalkulatu zuen eta enpleguarentzat, % 1,9koa.
Izan ere, Eustatek atzo iragarri zuenez, Euskadiko langabezi tasa % 11,4an kokatu zen lehen hiruhilekoan. Guztira 117.000 langabe izan dira, aurreko hiruhilekoan baino 13.100 gutxiago, eta 2016ko urtarrila eta martxoa bitartean baino 34.400 pertsona gutxiago.
Ekonomiaren hazkundea aurtengo urtarrila eta martxoa bitartean mantendu egin da, eskaintzaren aldetik, zerbitzuen sektorearen eboluzio positiboan.
Eskaintzaren ikuspegitik, hazkundea zerbitzuek jokaera hobea izan dutelako, industrian hazkunde-erritmoari eutsi zaiolako, eta eraikuntzan 2016an hasitako aurrerapenak jarraitu duelako izan da.
Bestalde, enplegua, lanaldi osoko lanpostuekin zenbatzen bada, % 2 hazi da 2016ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta eta % 0,4 iazko azken hiruhileko datuekin alderatuta
Euskal ekonomiak 2016ko Euskadiren hazkundea ikus daiteke datu horiekin. Epe horretan, BPG % 3,1 hazi zen industria eta zerbitzu sektorearen eboluzio onari esker. Enpleguak % 1,9 egin du gora 2015 datuekin alderatuta.