Ekonomia -
Irun
Bioterraren XIV. edizioa, ekainaren 2tik 4ra, Ficoban
Edizio honetako nobedade da Euskadiko Egurraren Elkatea, Baskegur. Lehen aldiz hartuko du parte Bioterran, aurten.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Produktu ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Azokak, Bioterrak, ekainaren 2tik 4ra egingo du XIV. edizioa, Irungo Ficoban. Erakusketarientzako guneko % 80 hartuta dago jada, antolatzaileen arabera.
Bioterrako, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko (ENEEK) eta Euskadiko Egurraren Elkarteko (Baskegur) arduradunek Irunen egin dute prentsaurrekoa, edizio honetako xehetasun guztien berri emateko. Baskegurrek lehen aldiz hartuko du parte Bioterran.
Baskegur eta beste erakusketariak Geobat gunean izango dira. Bertan, geobiologia, bioeraikuntza, energia berriztagarriak eta ingurumenaren kudeaketa ekologikoa bilduko dituzte.
Baskegurrek mezu bat eman nahi dio gizarteari, "egurra industria jasangarria bultzatzen duen ohiko kontsumoko elementu egiteko".
ENEEKen arabera, 2016an gora egin zuten operadore ekologikoek, "2015eko datuekin alderatuta, % 8 igo dira; hau da, 514 operadorek eman dute izena, 2015ean baino 38 gehiago".
Laborantza ekologikoaren azalerari dagokionez, % 7,74 igo da 2015eko datuekin alderatuta. Guztira, 3.214 hektarea ekologiko izango dira.
Arabako laborantza, Euskadiko azaleraren % 54,9 da (1.763 ha), Bizkaikoa % 24,4 (785 ha) eta Gipuzkoakoa % 20,7 (666 ha). Bestalde, ganadutegi ekologikoaren arloan, Euskadiko abere-ustiategiak 95 dira, % 10,5 gehiago.