Ekonomia -

Etorkizuna bermatu

Sestaoko Navalaren kapitala handitzea onetsi dute

Akziodunek kapitalaren handitzea nola eta zein formula erabilita egingo duten erabakiko dute hurrengo hilabeteetan. Baita zenbatekoa ere.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iparraldeko Ontzigintza-Eraikuntzaren Akziodunen Batzordeak, Sestaoko Navalek, enpresaren kapitala handitzea onetsi du gehiengoarekin. Zenbatekoa zehazteke dago oraindik, baina ontziolaren etorkizuna bermatzea du helburu.

Gaur egun, Europako armadoreekin batera zortzi itsasontzi eraikitzeko negoziatzen ari da ontziola. Arduradunen arabera, "aukera garrantzitsuak ekar ditzake horrek".

Akziodunek kapitalaren handitzea nola eta zein formula erabilita egingo duten erabakiko dute hurrengo hilabeteetan. Baita zenbatekoa ere.

Gaur egindako bileran helburua lortzeko hiru bide posible adostu dituzte: lehenengoa, kideek dirua ematea; bigarrena, partaidetza-kredituen bitartez; eta hirugarrena, aukera mistoa, aurreko biak erabilita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao albisteak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia albisteak Albisteak