Ekonomia -

Kontrolatzaileak

Hiru kontrolatzailetik bik alta hartu zuten mediku-azterketaren ostean

Kontrolatzaileen sindikatuaren hitzetan, AENAk zenbaiti lan egitera "behartzen" die osasuntsu egon gabe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aire-kontrolatzaileen % 66k alta hartu zuten mediku-azterketa egin ostean, Gizarte Segurantzaren arabera. Espainiako aireportuetan kontrolatzaileekin jasandako arazoak direla eta, langile horientzako mediku-azterketa berezia egitea erabaki zuten.

Lan eta Inmigrazio Ministerioak agiri batean azaldu duenez, mediku-azterketara joan ziren 205 langiletik 136k alta hartu zuten, eta horietan, "gaixotasun motz asko hautematen" zituzten.

"Gripea edo alergien garaian izaten ohi dena baino maiztasun handiagoa erakusten dute", azaldu du Gobernuake; ildo horretan, "orain arte ez da baja kopuru horren handia eman", azaldu dute.

Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetza Medikoa eta Osasun Zerbitzu Publikoak kontrolatzaileei lehen mailako arretako medikuek emandako bajak aztertzen ari dira.

Kontrolatzaileen sindikatuaren hitzetan, AENAk zenbaiti lan egitera "behartzen" die osasuntsu egon gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea