Ekonomia -

Lan Ministerioaren datuak

1.433 langabe gutxiago zenbatu dituzte martxoan Hego Euskal Herrian

Guztira, 178.510 pertsona zenbatu dituzte martxoaren amaieran lanik gabe.

Artxiboko argazkia: EiTB
Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.433 langabe gutxiago zenbatu dituzte martxoan Hego Euskal Herrian, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta, Espainiako Lan Ministerioak gaur kaleratutako datuen arabera. Guztira, 178.510 pertsona zenbatu dituzte martxoaren amaieran lanik gabe.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), guztira 138.157 pertsona zenbatu dituzte langabezian martxoaren amaieran, otsailaren amaieran baino 1.066 gutxiago. 2016ko martxoko datuekin alderatuta, 15.779 langabe gutxiago zenbatu dituzte martxoaren amaieran; hots, EAEn langabeziak % 10,25 egin du behera urtebetean.

Azterketa hori lurraldez lurralde eginda, urtarrilean 508 pertsona gutxiago zenbatu dituzte lanik gabe Bizkaian (-% 1,80); 377 gutxiago, Gipuzkoan (-% 1,00), eta 181 gutxiago, Araban (-% 0,80). Aitzitik, 2016ko martxoko datuekin alderatuta, langabeen kopuruek behera egin dute: 8.680 langabe gutxiago, Bizkaian (-% 9,98); 4.295 gutxiago, Gipuzkoan (-% 10,28), eta 2.804 gutxiago, Araban (-% 11,12).

Bestalde, Nafarroan ere behera egin du langabeziak martxoan, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta; izan ere, 385 pertsona gutxiago (-% 0,85) zenbatu dituzte lanik gabe. Guztira, 40.353 pertsona zenbatu dituzte martxoaren amaieran lanik gabe Foru Erkidegoan, aurreko urteko martxoan baino 3.766 pertsona gutxiago (% 8,54).

Espainiako Estatuko datuei dagokienez, 48.559 langabe gutxiago zenbatu dituzte martxoan, otsaileko datuekin alderatuta, guztira 3.702.317 pertsona baitaude langabeen zerrendan izena emanda. Hori 2002tik martxoan izan den jaitsierarik handiena da. Urtebetean 392.453 pertsonak aurkitu dute lana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Espainian Bizkaia Gipuzkoa Nafarroako albisteak Araba EAE Lana albisteak Espainia argazkiak Ekonomia berriak Gaurko azken ordukoa