Ekonomia -
Nafarroa
Hil egin da Garesen zerra erradial batekin zauritutako gizona
Gizona oso larri eraman zuten ostiralean Nafarroako Ospitalera eta han egon da ingresatuta.
Agentziak | Erredakzioa
Ostiralean Garesen zerra erradial batekin lepoan ebakia eginda larri zauritutako 46 urteko gizona hil egin da Nafarroako Ospitalean.
Egoera kritikoan ingresatu zuten ostiralean, eta atzo hil egin zen, Nafarroako Gobernuak azaldu duenez.
SOS-Nafarroak ostiralean jaso zuen abisua, 16:09an, eta larrialdi zerbitzuak eta Foruzainak bertaratu ziren zauritua artatzera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea