Ekonomia -
Kontsumorako Prezioen Indizea
Urte arteko inflazioaren hazkundea moteldu egin da martxoan
Argindarraren eta erregaien merkatzeak bultzatuta, igoera txikiagoa izango du urte arteko Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI).
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Urte arteko Kontsumorako Prezioen Indizea % 2,3an kokatu da martxoan, otsailean izandako urte arteko inflazioa baino zazpi hamarren gutxiago, INE Espainiako Estatistika Institutuak gaur kaleratutako datu aurreratuaren arabera.
INEk azaldu duenez, argindarraren eta erregaien merkatzeak bultzatuta, igoera txikiagoa izan du urte arteko Kontsumorako Prezioen Indizeak.
Gaur aurreratutako datua baieztatzen bada, zazpi hilabete egin ditu positiboan.
Bestalde, Kontsumorako Prezioen Indizeak ez du gorabeherarik izan martxoan, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta.