Ekonomia -

EAJ-ri erantzunez

'Txiki' Muñozek ELAren autonomia aldarrikatu eta errespetua eskatu du

ELAko idazkari nagusiaren esanetan, sindikatuak politika eta ekonomia munduarengana zuzentzeko eskubide osoa du.

Adolfo 'Txiki' Muñoz ELAko idazkari nagusia. Artxiboko argazkia: EFE
ELAk bere autonomia aldarrikatu du EAJren kritiken aurrean

1:29

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adolfo 'Txiki' Muñoz ELAko idazkari nagusiak adierazi duenez, sindikatuak duen autonomia "altxor bat da" eta hori aldarrikatzen jarraituko du. Hori dela eta, sindikatuak hartutako erabaki estrategikoekiko errespetua eskatu du.

ELAk ekainaren 15ean eta 16an Bilboko Euskalduna jauregian egingo duen XIV. Kongresua aurkezteko gaur egin duten aurkezpenean, Xabier Arzalluz EAJko buruzagi historikoak atzo egindako kritikei erantzun die. Arzalluzek politikan esku hartzea leporatu zion sindikatuari eta, horrenbestez, EAJk ELArekin duen harremana birplanteatu beharko lukeela adierazi zuen.

Muñozek Arzalluzi erantzun dio esanez ELAk orain arteko ildo estrategikoak berretsiko dituela hurrengo kongresuan eta bere autonomiari eutsiko diola. Haren esanetan, finantza autonomia izaki, ELAk politika eta ekonomia munduarengana zuzentzeko eta sinisten duen hori defendatzeko eskubide osoa du.

'Txiki' Muñozek azaldu duenez, LABekin duen aliantzan sakondu nahi du ELAk. Hala ere, bi sindikatuen artean desadostasunak daudela onartu du, negoziazio kolektiboari dagokionez batez ere.

Kongresuan ELAren eta LABen arteko aliantza aztertuko dute; izan ere, "klase eta nazio eraikuntzan oinarritutako proiektua, hitzarmen sozialerako ereduarekiko lotura eza, sindikalismo borrokalari batekiko apustua, eta finantza autonomia" partekatzen dute.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAJ-PNV ELA albisteak Xabier Arzalluz bideoak Gaurko azken ordukoa