Ekonomia -
Lan-erreforma
Gonzalez-Paramo: 'Lan-erreformak eragin positiboak izango ditu'
Europako Banku Zentraleko kidearen hitzetan, lan-merkatua ez dabil eta lan-erreforma egitea beharrezkoa da. Ildo horretan, Espainiak abantaila dauka, aurrekontuak murrizten hasi delako jada.
Erredakzioa
Jose Manuel Gonzalez-Paramo Europako Banku Zentraleko batzorde exekutiboko kidearen hitzetan, lan-erreformak eragin positiboak baino ez ezin ditu izan. Izan ere, lan-merkatua "ez dabil"; gazteek eta hezkuntza gehien dutenek "merkatutik kanpo" uzten ditu; enpleguaren behin-behinekotasuna eragiten du eta giza kapitalean inbertsioa egiteko aukera errazten ez duen errotazioa eragiten du.
Gonzalez-Paramo EHUko Udako Ikastaroetan izan da gaur; bertan, Europako gobernuek krisiari aurre egiteko hartu behar dituzten neurriei buruz hitz egin du. Ildo horretan, "krisi ekonomikotik indartuak aterako garela" adierazi du.
Espainiak nolabaiteko abantaila dauka egonkortasun ekonomikoa lortzeko egin behar den aurrekontuen murrizketaren kontuan. Murrizketa horiek "neurri fiskalak" ekarri behar dituzte ere; izan ere, krisi egoeran "neurri fiskalek hazkunde ekonomikoa dakarte", gaineratu du.
Gonzalez-Paramoren ustez, hiritarren zahartzeak berehalako eragina izango du, eta beraz, "egiturazko erreforma" gauzatzeak beharrezkotzat jo du.