Ekonomia -

Gasteizko epaitegi batek

Osakidetzako bitartekoen eta iraunkorren kaleratzeak parekatu dituzte

Satse sindikatuaren arabera, epaiak "lehena eta geroa markatzen du", "bidegabeko tratu ezberdina" dagoela onartzen duelako.

Langile finkoen eta interinoen kaleratzea parekatu ditu epai batek

1:06

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Lan arloko 1 zenbakiko Epaitegiak euskal Administrazioko bitarteko langile baten eta langile iraunkor baten kaleratzeak parekatu ditu. Zehazki, erizain bati 20 eguneko kalte-ordaina emateko zigorra jarri dio Osakidetzari, Satsek komunikatu batean adierazi duen arabera.

Poztasuna erakutsi du sindikatuak, euskal sektore publikoan bitarteko langile baten eta langile iraunkor baten kaleratzeak parekatzen dituen lehen epaia irabazi ondoren, eta "aurrendaria" dela esan du.

Satsek azaldu duenez, 2014ko abenduaren 1etik 2015eko abenduaren 30era arte izan zuen azken kontratuari dagokionez, erizainak 20 eguneko kalte-ordaina jasoko du. Baina, salatzaileak onarpena 2002ko maiatzaren 25etik izatea eskatu du, orduan hasi baitzen Osakidetzak kontratuak egiten.

Horregatik, EAEko Auzitegi Nagusian helegitea jarriko du Satsek. "Auzitegi Nagusian konfiantza daukagu, Euskadin azken gizarte-jurisprudentzia ezartzen lehena izan zelako", esan du.

Horren ustez, epaiak "lehena eta geroa markatzen du", "bidegabeko tratu ezberdina" dagoela onartzen duelako. "Orain arte, bitarteko kontratuen amaierak ez zuten kalte-ordainik, eta Osakidetzako lankideen arteko diskriminazio larria eragiten zuen horrek", gaineratu du.

Halaber, Arabako epaitegiaren erabakiak  euskal sektore publikoko behin behineko kontratazioaren "abusuzko erabilera" onartzen du, eta lan politikentzat kolpe latza" suposatzen du horrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Araba EAE albisteak Epaiketak argazkiak Gizartea bideoak Gasteiz Gaurko azken ordukoa