Ekonomia -

Nafarroa

Cortesko Udalak gizona izatearen baldintza kendu du lan eskaintzatik

Udalak peoi izateko lau lanpostu eskaini zituen, baina eskaintzan izena emateko gizonezkoa izatea eta Cortesen erroldatuta egotea ezinbestekoa zen.

Cortesko Udalak argitaratutako hasierako lan deialdia. Argazkia: EiTB
Cortesko Udalak argitaratutako hasierako lan deialdia. Argazkia: EiTB

EUSKADI IRRATIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cortesko Udalak atzera egin du lau peoi kontratatzeko lan eskaintzaren deialdian, eta baldintzetako bat kendu du, gizona izan beharra ezabatuta. Aurreko astean lan eskaintza argitaratu zenean, eztabaida piztu zen Foru Erkidegoan, neurri sexista eta matxista zelako.

Maria Concepcion Ausejo Gomez (UPN) alkateak lan eskaintza gizonezkoentzat soilik izatearen alde egin zuen, "indarra" behar dela argudiatuta. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako lan deialdia da.

Nafarroako Foru Gobernuak, hainbat alderdi politikok eta sindikatuek, baina, deialdia diskriminatzailea zela salatu eta erretiratzeko eskatu zuten.

Azkenean, Cortesko Udalak atzera egin du, eta deialdia pertsona guztiei zabaltzea erabaki.

Lan deialdian izena emateko epea martxoaren 27an amaituko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Lana berriak Ekonomia Albisteak Lan-eskaintzak gaur