Ekonomia -

Kalifikazioa

Baliteke Moody's-ek BBKren kalifikazioa jaistea

BBK-k "finantza indize sendoak" izan arren, Caja Surren "tamaina erlatiboak eta finantza profik ahulak" eragin negatiboa izan dezake euskal kutxaren kontuetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Moody''s rating agentziak gaur jakinarazi duenez, BBK aztertuko du eta baliteke horren kalifikazioa jaistea; izan ere, Caja Sur erosi izanak "kaudimenaren hondatzea" eragin diezaioke kutxari.

"Izan ere, Cajasurren arriskua orekatzeko Banku sektorea era ordenatuan berregituratzeko funtsetik (FROB) BBK-k jasotako laguntza nahikoa ez bada, klasifikazioaren murrizketa eragin dezake", esan du Moody''s-ek.

Moody''s-ek agiri batean jakinarazi duenez, BBk-ko epe luzerako gordailuen eta finantza egoera aztertuko du eta baliteke kalifikazioa jaistea.

BBK-k "finantza indize sendoak" izan arren, Caja Surren "tamaina erlatiboak eta finantza profik ahulak" eragin negatiboa izan dezake euskal kutxaren kontuetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea