Ekonomia -
Saioa Kongresuan
Dirudunei 'esfortzu berriak' eskatuko dizkietela berretsi du Zapaterok
Espainiako Gobernuko presidenteak neurria babesteko eskatu dio Mariano Rajoyri. "Esfortzua" nolakoa izango den Aurrekontuetan zehaztuko dute.
Erredakzioa
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak berretsi du "esfortzu berria" exijituko dietela soldata "handiak" dituzten pertsonei, eta neurria babes dezan eskatu dio Mariano Rajoy PPko buruari.
Gobernuaren kontrolerako saioan, Zapaterok ziurtatu du bere Exekutiboak kohesio soziala handitzen jarraitzen duela, Rajoy "demagogia" egiten ari bada ere. Izan ere, aldez aurretik, konpromiso sozialei huts egitea egotzi zion ''popularrak''.
Rajoyk pentsioak izoztea leporatu dio, eta atzo, Estatuaren egoerari buruzko eztabaidaren ebazpenen bozketan, Kongresuak neurri hori atzera botatzea eskatu ziola gogorarazi du.
PPko presidenteak aipatu "esfortzu berriak" nolakoak izango diren galdetu dio, herritarrak "kezkatuta" daudelakoan neurri horrekin.
Erantzun modura, Zapaterok esan dio "ikuspegi politiko ezberdina" dutela.