Ekonomia -

Otsaileko KPI-a

Urte arteko KPIa % 2,9an mantendu da EAEn eta Nafarroan otsailean

Argindarraren merkatzeak eta erregaien garestitzeak bultzatuta, bere horretan gelditu da urte arteko inflazio-tasa.

Argindarraren merkatzeak eta erregaien garestitzeak eragin du KPIaren mantentzea. Argazkia: EiTB
Argindarraren merkatzeak eta erregaien garestitzeak eragin du KPIaren mantentzea. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urte arteko Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 2,9ra igo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), Espainiako batezbestekoa baino hamarren bat gutxiago (% 3), Espainiako Estatistika Institutuak gaur argitaratutako datuen arabera. Beraz, urte arteko inflazioa mantendu egin da EAEn otsailean; izan ere, urtarrilean ere % 2,9koa izan zen.

EAEn, Kontsumorako Prezioen Indizea % 0,4 jaitsi da otsailean, aurreko hilabetekoarekin alderatuta.

Nafarroan ere, urte arteko KPIa mantendu egin da otsailean: % 2,9koa zen urtarrilean eta ez da aldatu otsailean. Halaber, inflazioa % 0,4 handitu da urtarrileko datuekin alderatuta.

Bestalde, Espainian % 3 igo da urte arteko inflazioa otsailean, urtarrilean bezainbeste (2012ko urritik inoiz izan den igoerarik handiena). Argindarraren merkatzeak eta erregaien zein barazki eta fruten garestitzeak bultzatuta egin dute gora prezioek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak EAE albisteak Espainia KPI albisteak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak