Ekonomia -

Soldatetan % 1eko murrizketa

Madrilgo Metroko langileek akordioa berretsi dute

Dena den, arratsaldera arte, gainerako langileek botoa eman arte, ez da jakingo akordioak aurrera egingo duen eta aste honetarako deitutako 24 orduko greba bertan behera geldituko den.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizeko batzarrean Madrilgo Metroko langileen % 70ek larunbatean zuzendaritzak eta greba-batzordeak adostu zuten % 1eko soldata-jaitsiera onartu dute.

Dena den, arratsaldera arte gainerako langileek ez dute bere botoa emango eta ez da jakingo akordioak aurrera egiten duen eta aste honetarako deitutako 24 orduko greba bertan behera gelditzen den. Gaurko batzarrean ez dira langile asko bildu, 356 bat soilik; aurreko deialdietan, ordea, 2.500 langile inguru bildu ziren.

Bestalde, Solidaridad Obrera Zuzendaritzaren eskaintza sinatu ez duen sindikatu bakarrak, langileen botoen % 30 lortu du; bere proposamena da akordioaren aurka botatzea, irailean bueltatu eta epaitegietara jo, Premiazko Neurrien legearen aurkako helegitea jartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea