Ekonomia -
Bihartik hasita
Frantziako aire-kontrolatzaileek 5 eguneko greba egingo dute
Oraingoz, lau hegaldi bertan behera utzi dituzte Biarritzen, baina gehiago ere izan daitezke.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
UNSA-ICNA Frantziako aire-kontrolatzaileen sindikatuek greba deitu dute datorren ostiralera arte (martxoak 10). Lanuzte horiek eragina izango dute Brest, Bordele eta Marseillako aire-eskualdeetan.
Batetik, Air France konpainiaren bi hegaldi bertan behera utzi dituzte: Orly-Biarritz (10:15) eta Biarritz-Orly (10:55). Bestetik, Easyjeten bi ere ez dira abiatuko: Charles de Gaulle-Biarritz (08:50) eta Biarritz-Charles de Gaulle (19:15).
Oraingoz, lau hegaldi bertan behera utzi dituzte Biarritzen, baina gehiago ere izan daitezke.
Vuelingek jakinarazi duenez, aukera eskainiko die bidaiariei euren hegaldiaren data aldatu edo diruaren itzulera eskatzeko (15 eguneko epearekin).
Izan ere, Vuelingeko operatiba orokorrari eragingo diote lanuzteek, zerbitzuen % 75k Frantziako aire-eremua igarotzen baitu. Gainera, euren hegaldi guztiak % 25 murrizteko eskatu die Frantziako abiazio zibilak hegazkin konpainia guztiei.