Ekonomia -

Merkataritza-arloko Epaitegia

Iberdrolak ACSren kontra eskatutako neurriak ukatu ditu epaileak

Lehen jardunaldia iragan asteazkenean izan zen Bilbon. Orduan, Iberdrolako Kontseiluan ordezkaritza berriz izatea ukatu zioten ACSri.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrileko Merkataritza-arloko Epaitegiak, Iberdrolak eskatutako kautelazko neurriak, hau da, ACSren kontuen inpugnazioa errefusatu du.

Horrela erabaki du Carlos Nieto magistratuak gaur argitaratutako autoan. Era berean, Iberdrolak prozesuaren kostua ordaintzera zigortu du epaileak.

Iberdrola eta ACS Florentino Perezen enpresa eraikitzailearen gatazka judiziala pasadan maiatzaren 26an hasi zen. Orduan, Euskadiko enpresa elektrikoak ACSren Akziodunen Batzarrean adostutakoak bertan behera geratzea eskatu zuen, hain zuzen, memoria, balantzea, irabazien eta galeren kontua, kudeaketa txostena eta Kontseiluaren kudeaketa.

Ignacio Sanchez Galan presidente duen enpresaren arabera, txosten horiek araudi juridikoa eta kontabilitatekoa urratzen zuten eta horrenbestez, "egoera finantzarioa desitxuratu" ez ezik, "ez dute enpresaren benetako ondarea" zein den jasotzen.

Iberdrolaren demanda

Kautelazko neurri gisa, bere demanda Madrilgo Merkataritza Erregistroan sartzea eskatu zuen Iberdrolak, "prozesuaren emaitza eta eraginkortasuna bermatzeko", izan ere, "auziaren existentziak arrazoizko zalantzak jartzen ditu" ACSren iazko emaitzen inguruan.

Auzi-jartzaileak eskakizun hori egiteko legitimazioa du, autoaren arabera, ACSko akzioduna delako (kapitalaren % 0,0064 du). Baina eskaera ez du onartu epaileak, Legeak aurrikusitako oinarrizko baldintzak betetzen ez direlako.

Kautelazko neurriak eskatzeko "argudio generikoak azaltzearekin nahikoa ez" dela uste du magistratuak.

Ramon Adell Ekonomia katedradunak eta Gregorio Cabanellas ekonomilariak maiatzean egindako txostena froga gisa aurkeztu zuen Iberdrolak, izan ere, ACSren 2009ko kontuetan 30 bat irregulartasun atzematen ziren bertan.

Ebazpen horren kontra apelazio-errekurtso bat aurkezteko aukera dago, baina bost eguneko epea du konpainia elektrikoak Madrilgo Merkataritza-arloko Epaitegian aurkezteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea