Ekonomia -

Euskal Y

Astigarraga eta Irun arteko erraila 2019ko udan amaituta egon daiteke

Arantxa Tapia eta Iñigo de la Serna Espainiako Gobernuko Sustapen ministroa obrak bisitatzen izan dira, eta zenbait zamaketarik protesta artean hartu dituzte.

Iñigo De la Sernak AHTaren lanak bisitatu ditu. EiTB
Iñigo De la Sernak AHTaren lanak bisitatu ditu. EiTB
3.erraila martxan izango da 2019ko udaran

1:29

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo De la Serna Espainiako Sustapen ministroak Euskal Y Hendaiaraino iristea ahalbidetuko dituen lanak iragarri ditu, Astigarraga eta Irun (Gipuzkoa) arteko errailaren eraikuntzarekin. Hala, Madril-Hendaia linea osatuko duen tramoa 2019ko udan amaituta egon daitekeela azaldu du. Espainiako Exekutiboak 165 milioi euro erabiliko ditu proiektu honetan.

De la Serna Donostian izan da larunbat honetan Abiadura Handiko Trena Gipuzkoako hiriburura iristeko hirugarren erraila eraikitzeko lanak aztertzeko. Astigarraga eta Irun artean egingo dute tartea. Hala, abiadura handiko trena Parisera iristea ahalbidetuko dute.

Ministroaren aurka oihu eta txistu egin dute dozenaka zamaketarik. Hainbat agintarik hartu dute parte ekitaldian: Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren eta Garapenerako eta Azpiegituretarako sailburua, Eneko Goia Donostiako alkatea, Jose Antonio Santano Irungo alkatea, Zorione Etxezarraga Astigarragako alkatea, Javier de Andres Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, Jose Luis Herrador Gipuzkoako ordezkariordea eta Borja Semper PPko legebiltzarkidea, besteak beste.

Arantxa Tapia: "Gaur Europara begira jarri gara"

Arantxa Tapia pozik agertu da gaur goizeko agerraldian: "Norbaitek Europara begira ez genuela egon behar erabaki zuelako hainbeste urte isolatuta egon ostean, azkenean bat egingo dugu Europarekin, abiadura handiko trenbideari esker". Zentzu horretan, azpiegitura hau Atlantikoko ardatzean merkantziak salerosteko "bereziki interesgarria" dela nabarmendu du. Izan ere, "lehiakortasuna hobetzeak ingurugiroan ere onurak ekarriko ditu".

Aldi berean, Eusko Jaurlaritza Bergarako korapiloaren eta Euskal Yk hiriburuetan izango dituen sarbideen arazoak konpontzeko irtenbide tekniko baten bila lanean ari dela azaldu du Tapiak.

AHTaren lanak "abiadura azkarrean joatea" espero du sailburuak, "azpiegitura hori ahalik eta azkarren errealitate izan dadin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia berriak Irun bideoak Astigarraga Eguneko albisteak Euskal Y