Ekonomia -

Kontsumorako Prezioen Indizea

Urte arteko KPIa % 2,9ra igo da EAEn eta Nafarroan, urtarrilean

Argindarraren eta erregaien garestitzeak bultzatuta egin du gora urte arteko inflazioak.

Argindarraren eta erregaien garestitzeak eragina izan du inflazioaren igoeran. EiTB
Argindarraren eta erregaien garestitzeak eragina izan du inflazioaren igoeran. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urte arteko Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 2,9ra igo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), argindarraren eta erregaien garestitzeak bultzatuta, Espainiako Estatistika Institutuak gaur argitaratutako datuen arabera.

EAEn, Kontsumorako Prezioen Indizea % 0,6 jaitsi da urtarrilean, aurreko hilabetekoarekin alderatuta.

Nafarroan ere, % 2,9ra igo da KPIa urtarrilean. Halaber, inflazioa % 1,1 handitu da abenduko datuekin alderatuta, baina gora egin duten autonomia erkidegoen artean izandako igoerarik txikiena izan da bertan.

Bestalde, Espainian % 3 igo da urte arteko inflazioa urtarrilean, 2012ko urritik inoiz izan den igoerarik handiena. Abenduan urte arteko inflazioan izandako igoera (% 1,6) ia bikoiztu du, eta azken sei urteetan urtarrilean izandako tasarik handiena izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa KPI albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak