Ekonomia -

Greba

Portuetako zamaketariek datorren asteko greba deialdiari eutsi diote

Sindikatuek lanuzte gehiago egingo dituztela iragarri dute, Sustapen Ministerioarekin hasitako negoziazioak hautsi ostean.

Pasaiako portuko zamaketariek grebarekin bat egin dute. Argazkia: EiTB
Pasaiako portuko zamaketariek grebarekin bat egin dute. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAZKIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Portuetako zamaketarien sindikatuek datorren otsailaren 20, 22 eta 24rako Estatuko portuetan deitutako lanuzteei eutsi diete eta greba deialdi gehiago egingo dituztela iragarri dute. Sektorearen erreformari buruz hitz egiteko sindikatuek eta Espainiako Sustapen Ministerioak abiatutako negoziazioak bertan behera gelditu dira gaur.

"Ez daukagu mobilizatu beste aukerarik", ziurtatu du Antolin Goya Itsasoko Langileen Koordinadorako idazkari nagusiak gaurko bileraren amaieran. Sustapen Ministerioko ordezkariek eta sindikatuek ordubete inguruko bilera egin dute gaur, baina akordiorik gabe amaitu da.

Akordioa lortzeko ezintasuna Sustapen Ministerioaren "jarrera itxiari" egotzi dio Antolin Goyak. "Negoziazio prozesu baten itxurak egiten aritu dira, ez da benetako negoziazioa izan", gaineratu du.

Bestalde, Julio Gomez-Pomar Sustapen Ministerioko Azpiegitura Estatu idazkariak ziurtatu duenez, sindikatuek langileen erregistroari buruz bakarrik negoziatu nahi dute. Negoziazioak amaitutzat eman ditu eta sektorearen erreformari buruzko dekretua ostiralean Ministro Kontseiluak onartuko duela gaineratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak gaur Lana Bilboko Portua argazkiak Ekonomia 2024 Pasaia albisteak Eguneko albisteak