Ekonomia -

Lan-gatazka

Sestaoko ACBko beharginek lanuzteak egingo dituzte martxotik aurrera

Langile gehiago hartzea, 8 orduko lanaldiak berriz ezartzea eta lantegiaren etorkizuna berma dezaketen neurriak hartzea eskatzen diote ArcelorMittali.

Sestaoko ACB lantegia. Artxiboko argazkia: EiTB
Sestaoko ACB lantegia. Artxiboko argazkia: EiTB
Sestaoko ACB lantegia. Artxiboko argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sestaoko ACB lantegiko langileek jakinarazi dutenez, martxoaren 4tik aurrera lanuzteak egingo dituzte. Langile gehiago hartzea, 8 orduko lanaldiak berriz ezartzea eta lantegiaren etorkizuna berma dezaketen neurriak hartzea eskatzen diote ArcelorMittali.

ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariek egin duten proposamenak aldeko 57 boto eta 20 abstentziorekin egin du aurrera.

Sestaoko ACB lantegiko beharginek astelehen honetan egin duten bileran, ArcelorMittalek txandak antolatzeko eta ekoizpena bikoizteko aurkeztu duen plana aztertu dute (hilean 30.000 tona ekoitzi nahi ditu).

Era berean, Bilboko Lan-arloko 4. Epaitegiak emandako epaiaren inguruan hitz egin dute. Izan ere, baliorik gabe utzi ditu ArcelorMittalek eta enpresa-batzordeak lantegia berriro irekitzeko adostutako lan-baldintzak.

Ildo horretatik, neurri horiek baliogabetu eta aurretik adostutako lan-baldintzak berriro ezartzeko agindu du epaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao Gaurko albisteak Bizkaia EAE albisteak Lana Ekonomia berriak Albisteak Burdingintza