Ekonomia -

Bankia auzia

Espainiako Bankua eta CNMV ikertuko dituzte Bankia auzian

Auzitegi Nazionalak auzipetutako Espainiako Bankuko goi-karguek dimisioa eman dute.

Bankian Madrilen duen eraikinaren artxiboko argazkia
Bankian Madrilen duen eraikinaren artxiboko argazkia
Bankian Madrilen duen eraikinaren artxiboko argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2011n burtsan kotizatzen hasi zenean Bankiak egindako ustezko irregulartasunak ikertzen ari den epaileak, Fernando Andreuk, Espainiako Bankuaren eta Espainiako Bankuko Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren (CNMV) goi-kargu ohiak ikertuko ditu, Auzitegi Nazionalaren aginduz.

Beraz, arlo Penaleko hirugarren aretoak herri-akusazioaren helegitea aintzat hartu du, eta ikertu gisa deklaratzera deituko ditu Miguel Angel Fernandez Ordoñez, Espainiako Bankuko gobernari ohia, Fernando Restoy haren bigarrena, eta CNMV erakundeko presidente ohia, Julio Segura.

Modu horretan, akusazioaren bi erakunde horien aurka egiteko erabilitako argudioak onartu ditu aretoak. Akusazioaren arabera, Bankia "aurrerantz ihes egitera bultzatu" zuten burtsan sartu ostean. Hori frogatzen duten "zantzu ugari" daude, nahiz eta ikerketa-taldeek behin eta berriz urrats horren arriskuaz ohartarazi.

15MpaRato herri-akusazioak prentsa-ohar batean aldarrikatu duenaren arabera, erabakiak agerian utzi du "ateak irekitzen hasi direla ebidentzien aurrean". Era berean, berretsi du agindu honek Andreu epailearen lanari balioa kentzen diola.

Asufin kontsumitzaileen kolektiboak, bestalde, Auzitegi Nazionalaren erabakia txalotu du, "sistemari zentzua ematen ari diren epaile eta abokatu independienteen jarduera" nabarmentzeaz gain.

Dimisioak

Auzitegi Nazionalak ikertu egingo dituela jakin ostean, Mariano Herrera Espainiako Bankuko ikuskapen zuzendari nagusiak, Pedro Comin zuzendariordeak eta Pedro Gonzalez inspektoreak dimisioa aurkeztu dute.

Luis Maria Lindek zuzentzen duen erakundeak ohar bidez azaldu duenez, ikerketak irauten duen bitartean kargua uzteko erabakia hartu dute, honek guztiak “Espainiako Bankuaren funtzioan eraginik izan ez dezan”.

Astearte honetako Batzorde Exekutiboaren bileran aztertuko dituzte hiru dimisioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia albisteak Eguneko albisteak