Ekonomia -
Greba
Akordiorik gabe amaitu da Ministerioaren eta zamaketarien bilera
Aldeek datorren asteartean bilera egingo dute berriro, akordio bat lortzen saiatu eta hilaren 20, 22 eta 24rako deitutako lanuzteak bertan behera uzteko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gaur akordiorik gabe amaitu da Espainiako Sustapen Ministerioaren eta zamaketarien sindikatuen arteko bilera. Sektorearen erreformari buruzko dekretua onartu asmo du laster Espainiako Gobernuak eta langileek lanuzteak deitu dituzte otsailean Estatu espainiarreko portuetan. Hala ere, aldeek datorren astearterako hitzordua egin dute, akordio bat lortzen saiatzeko.
Horrela adierazi du Antolin Goya Itsasoko Langileen Koordinadorako idazkari nagusiak gaurko bileraren amaieran.
Koordinadora, UGT, CCOO, CGT eta CIG sindikatuek lanuzteak deitu dituzte otsailaren 20, 22 eta 24rako Estatuko portuetan, sektorearen liberalizazioa salatzeko.
Dena den, eta lanuzteei eusten badiete ere, sindikatuek elkarrizketaren aldeko apustua mantentzen dutela aldarrikatu dute. Izan ere, sektorearen erreforma adostasunaren emaitza izatea da sindikatuen eskakizunetako bat.
6.150 zamaketarien ?450 Bilboko portuan eta 150 Pasaian? enplegua eta horien gaur egungo lan baldintzak mantentzea eskatzen dute, besteak beste, sindikatuek.