Ekonomia -

Otsailak 20, 22 eta 24

Pasaiako zamaketariek greba egingo dute liberalizazioa salatzeko

Sektorea liberalizatzeko erreformak lan-baldintzak murriztu eta 6.100 langile kanporatuko dituela ziurtatu dute.

Greba deitu dute zamaketariek otsailaren 20,22 eta 24rako

1:25

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Portuetako zamaketariek otsailaren 20, 22 eta 24rako deitutako grebarekin bat egingo dutela jakinarazi dute ostegun honetan Pasaiako zamaketariek. UGT, CCOO, CGT eta CIG sindikatuek deitu dute greba, sektorearen liberalizazioa salatzeko.

Pasaiako zamaketariek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, Espainiako Gobernuak onartuko duen erreformak lan-baldintzak murriztuko ditu. Ildo horretatik, sektorea liberalizatzeak 6.100 langile kanporatzea suposatuko duela  ziurtatu dute.

Arrazoi horregatik, Espainiako Gobernuak (Europaren aginduz) onartu nahi duen lege dekretua ez babesteko eskatu diete sindikatuek alderdi politikoei.

Gauzak horrela, sindikatuek portuetako zamaketari guztiei eragiten dien erreforma negoziatzeko eskatu diote Rajoyren Gobernuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia 2024 Pasaia Eguneko albisteak