Ekonomia -

Prebentzioko neurriak

Iberdrolako kontseiluan ordezkaritza izatea ukatu diote ACSri

Erabaki hori behin-behinekoa dela gogorarazi du epaileak, izan ere, epaiketan zehar, enpresa bien arteko interes gatazkarik ez dagoela egiaztatzen baldin bada, ACSren aldeko erabaki hartuko luke.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberdrolaren akziodunen azken batzar orokorrean hartutako erabaki guztiak aztertu ondoren, Bilboko Merkataritza-arloko Epaitegiak ACS enpresa eraikitzaileak Iberdrolaren administrazio-kontseiluan ordezkari bat izatea ukatu du, gaur argitara den autoaren arabera.

Pasadan martxoaren 26an, Iberdrolaren akziodunen batzarrak, hasiera batean Florentino Perezen ACSk (% 12ko partaidetza) ordezkari bat izatea onartu bazuen ere, Jose Maria Loizaga "kargutik kentzea" eskatu zuen Iberdrolako akziodun batek, bi enpresen arteko interes-gatazka zegoela argudiatuz, izan ere, energia berriztagarrien sektorean edo ingeniaritzan lehian dira.

Epaileak autoan zehaztu duenez, "ez dago oraindik frogatuta auzian nahasita dauden enpresa bien arteko interes gatazka osagarria denik, hortaz, ezin dira prebentziozko neurriak hartu".

Dena den, erabaki hori behin-behinekoa dela gogorarazi du epaileak, hau da, epaiketan zehar, enpresa bien arteko interes gatazkarik ez dagoela egiaztatzen baldin bada, ACSren ordezkariaren kargugabetzea bertan behera geratuko litzateke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea