Ekonomia -

Gobernu zentralaren erreforma

Nola eragingo du erreformak euskal kutxetan?

Hamaika politikarik utzi behar izango dute kutxetan duten kargua, tartean Bilboko eta Gasteizko alkateek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak gaur onartuko du aurrezki kutxen legearen (LORCA) erreforma.

Batik bat, bi berrikuntza ezarriko ditu dekretuak. Alde batetik, kargu publikoa duten politikariek aurrezki kutxetako zuzendaritzetatik alde egin beharko dute.

Bestaldetik, inbertitzaile pribatuak kutxetan sartu ahal izango dira, erakunde batzuk krisiak jota dauden honetan.

Erreformak hainbat aldaketa ekarriko ditu Euskadiko kutxetan.

Hori horrela, Kutxan hiru pertsonak utzi beharko dute kargua: Orioko eta Oñateko alkateek (Jon Redondo eta Lourdes Idoiaga) eta Enrique Ramos Donostiako zinegotziak.

Vital Kutxan pertsona bakarrak egin beharko du alde, Patxi Lazcoz Gasteizko alkateak.

Baina eragin handiena BBKn nabarituko dute. Izan ere, zazpi pertsonak utzi beharko dute kargua, tartean Iñaki Azkuna Bilboko alkateak.

Gainerakoak ondokoak dira, hiru alkate, Aitziber Irigoras (Durango), Alaitz Etxeandia (Lezama) eta Manuel Tejada (Abanto); eta hiru zinegotzi, Amaia del Campo (Barakaldo), Ainara San Roman (Ortuella) eta Alberto Lozano (Sestao).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea