Ekonomia -

ACS-Iberdrola arteko epaiketa

Cebek:'ACSk Iberdrolaren euskal herritartasuna arriskuan jarri dezake'

Azkenean ACSk Iberdrolako Administrazio kontseiluan sartzea lortuko balu, "blindatzeak bertan behera uzteko Espainiako Gobernuaren legeari esker izango litzateke", esan du Vazquez Eguskizak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberdrolako Administrazio kontseiluan sartzeko ACSren "bidezko edo ez bidezko mugimenduak" direla eta, "kezkatua" dago Jose Maria Vazquez Eguskiza Cebekeko presidentea. Iberdrolak Euskadirekin duen konpromisoa arriskuan jartzen du ACSk, Vazquez Esguskizaren hitzetan.

"Legezko edo ez legezko maniobra horiek arduratu baino ez gaituzte egiten, Iberdrola Bilbon jarraitzea nahi dugulako; dena den, denok ulertzen dugu nazioarteko enpresa bat dela, baina ez genuke bere herritartasunari eta egoitzari buruz eztabaidatu nahi", azaldu du Cebekeko presidentetak Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean.

Ildo horretan, "Iberdrolak bere lana Bilbon egiten jarraitzearen" aldekoa dela esan du; "nahiz eta nazioarteko enpresa bat izan eta nazioartean beste konpromiso batzuk izan".

Azkenean ACSk Iberdrolako Administrazio kontseiluan sartzea lortuko balu, "blindatzeak bertan behera uzteko Espainiako Gobernuaren legeari esker izango litzateke", esan du Vazquez Eguskizak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea