Ekonomia -
Datu aurreratua
% 3ra igo da KPIa, argindarraren garestitzeak eraginda
Azken sei urteetako tasarik altuenean kokatu da inflazioa.
Agentziak | Erredakzioa
Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 3an kokatu da 2017ko urtarrilean, azken sei urteetako tasarik altuenean, hain justu.
INE Estatuko Estatistika Institutuak datu aurreratua kaleratu du (otsailaren 15ean berretsi behar du indizea), urte arteko tasa % 3an kokatuta.
Argindarraren eta erregaien (gasolioa eta gasolina) garestitzeak eragin dute gorakada.
Datua baieztatuko balitz, urtarrileko hazkundea abenduko tasaren halako bi izango litzateke, eta 2011tik erregistratzen den altuena.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea