Ekonomia -

Otsailaren 6tik aurrera

Bizkaiko anbulantzietako langileek greba mugagabea hasiko dute

% 100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu Eusko Jaurlaritzak eta grebak ez du eraginik izango. Hala ere, langileek protestak egingo dituzte beren lan egoera salatzeko.

Bizkaiko anbulantzietako langileek greba mugagabea hasiko dute. Argazkia: EFE
Bizkaiko anbulantzien erdia grebanotsailaren 6tik aurrera

1:30

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko anbulantzietako hainbat langilek greba mugagabea egingo dute otsailaren 6tik aurrera, SOS Deiak larrialdietako eta Osakidetzako Bizkaiko Larrialdietako Osasun Garraioaren Sareko enpresa batzordeko ordezkariek gaur iragarri dutenez.

Bizkaian larrialdien % 60 betetzen duten enpresa elkarte horretako (Larrialdiak eta Eulen tartean) langileek greba egiteko dituzten arrazoiak azaldu dituzte gaur ELAko, LABeko, ESK-ko, eta LSB-USOko ordezkariek.

Baliabide kaskarrekin lan egiteaz gain, langileek egoera latza bizi dutela salatu dute. Lanaldi luzeak izateaz gain, etengabeko aldaketak izaten dituzte ordutegietan eta gaixoaldian dauden langileak ez dituzte ordezkatzen.

Horren ondorioz, zenbait langilek beren lan-txandak bikoiztu eta 48 orduz jarraian atsedenik gabe lan egin behar izaten dutela gaineratu dute.

Gainera, aldi baterako enpresa elkarteak "diru kantitate handia" zor die langileei.

Bestalde, egoeraren jakitun izan arren beste aldera begiratzea leporatzen diote Eusko Jaurlaritzari. Langile ordezkarien esanetan, Jaurlaritzak bi ikuskaritza egin zituen 2015eko azaroan eta 2016ko uztailean eta, horien emaitza txarra izanagatik ere, "ez da ezertxo ere gertatu".

% 100eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu Eusko Jaurlaritzak eta grebak ez du apenas eraginik izango. Hala ere, langileek pegatinak eta dokumentuak banatu eta protestak egingo dituzte beren lan egoera salatzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Grebak albisteak Lana albisteak Ekonomia Eguneko albisteak