Ekonomia -

EPA inkestaren datuak

16.800 langabe gutxiago zenbatu dituzte 2016an Hego Euskal Herrian

Guztira, 157.000 pertsona zeuden lanik gabe urte amaieran. Bestalde, 541.000 langabe gutxiago zenbatu dituzte abenduan Espainian, baina, guztira, 4.237.800 pertsona zeuden lanik gabe.

Urte amaieran 157.000 pertsona zeuden lanik gabe Hego Euskal Herrian. Artxiboko argazkia: EiTB
EPAk langabezi datu onak eman dizkie 2016an Euskadiri eta Nafarroari

1:46

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

16.800 langabe gutxiago zenbatu dituzte 2016. urte amaieran, Hego Euskal Herrian, INE Espainiako Estatistika Institutuaren EPA Biztanleria Aktiboaren Inkestan jasotako datuen arabera. Guztira, 157.000 pertsona zeuden lanik gabe abendua amaieran.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), guztira 126.200 pertsona zenbatu dituzte langabezian abenduaren amaieran, aurreko urtean baino 6.300 gutxiago. % 12,27ko langabezia tasa dago beraz, eta % 12,80koa zen urteko hirugarren hiruhilekoan.

Okupazioari dagokionez, aurreko hiruhilekoan baino 5.500 pertsona gutxiago zeuden okupatuta laugarren hiruhilekoan; % 0,60 gutxiago, beraz.

Nafarroan ere, behera egin du langabeziak 2016an; izan ere, 10.500 pertsonak lana bilatu dute. Guztira, baina, 30.800 pertsona daude lanik gabe.

Aurreko hiruhilekoko datuekin alderatuta, 7.600 langabe gutxiago (% 19,79) zenbatu dituzte Foru Erkidegoan.

Espainiako Estatuko datuei dagokienez, 541.700 langabe gutxiago zenbatu dituzte abenduan: 4.237.800 pertsona daude langabeen zerrendan izena emanda. Langabezia tasa (% 18,63) 2009tik inoiz izan den txikiena da. Halaber, aurreko hiruhilekoan baino 413.900 pertsona gehiago zenbatu dituzte okupatuta, guztira 18.508.100 zenbatu baitituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Gaurko albisteak Nafarroan EAE albisteak Lana Espainia argazkiak Ekonomia berriak Albisteak