Ekonomia -

Bilbao Exhibition Centre

Skodaren nazioarteko konferentzia, BEC-en

Biltzarrak iraungo duen 10 egunetan, bost milioi euroko inpaktu ekonomikoa izango du Bizkaian. 75 herrialdetako 4.500 bisitari izatea aurreikusi dute.

Bilbao Exhibition Centre. Argazkia: EiTB
Bilbao Exhibition Centre
Skoda markaren biltzarrak 4,7 milioi euro utziko ditu Bizkaian

1:34

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Otsailaren 3ra arte Skoda automobil-enpresaren Kontzesionarioen Nazioarteko Konferentzia izango da Bilbao Exhibition Centren. 75 herrialdetako 4.500 bisitari espero dira.

Txekiar Errepublikako enpresak azoka-barrutian egingo du bere kontzesionarioen munduko konferentzia, eta Skoda Kodiaq berria, markaren “bide guztietarako” lehen autoa, izango da saioen edukietako hizpide nagusia.

12 egunez BECeko instalazioetan 4.500 kontzesionario, salmenta agente, flota-bezero eta hornitzaile izango dira, 75 herrialdetatik etorrita, besteak beste, Espainiatik, Tunisiatik, Dominikar Errepublikatik eta Indiatik.

Bertaratzen direnek gertutik ezagutu ahal izango dituzte Skoda Kodiaq berriaren ezaugarriak. Lur orotarako ibilgailuak 4,70 metroko luzera du.

5 milioi euroko inpaktu ekonomikoa Bizkaian

Skodaren biltzarrak ateak ireki orduko, bete egin dira Barakaldo eta Bilboko hotel nagusiak. Guztira, 5.000 gaualdi baino gehiago espero dira.

Zerbitzuen sektorean izango du inpakturik handiena kongresuak. Biltzarrak iraungo duen 10 egunetan, 4,7 milioi euroko inpaktu ekonomikoa izango du Bizkai osoan. Eta lana ere ekarriko du. Guztira, 500 lanpostu berri sortuko dira. Halaber, ohi baino %3 hegaldi gehiago izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Barakaldo Bilbao Exhibition Centre albistiak Gaurko azken orduko albistea