Ekonomia -

Dokumentazioa

Energia aurrezteko aholkuak

Argindarraren prezioa berriro igo dutenean, energia aurrezteko eta gastuak murrizteko aholkuak bildu ditugu.

Energia aurreztea
Energia aurreztea
Energia aurreztea

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ZERBITZUAREN KONTRATAZIOA

1- Kontratatuta daukazun potentzia berrikusi. Gehiegizko potentzia batek faktura bikoiztea eragin dezake. Potentzia txikiagoa kontratatzeko aukera aztertu behar da.

2- Konpainiarekin harremanetan jarri, tarifa merkeagoak dituen jakiteko eta, beharrizanaren arabera, egokiena aukeratzeko.

ETXETRESNA ELEKTRIKOEN ERABILERA

3- Energetikoki eraginkorrenak diren etxetresna elektrikoak erosi, A mailakoak, eta zentzuzko erabilera eman:

- Garbigailua: erabat betetzen denean jarri martxan, neurrizko tenperaturadun programak aukeratuta; izan ere, energiaren % 90 ura berotzeko erabiltzen da. Arropa 60 ºC-tan garbitu beharrean, 30 ºC-tan garbitzen bada, energia gastua erdira murrizten da.

- Hozkailua eta izozkailua: fabrikatzaileak gomendatutako tenperaturan jarri biak. Jaisten den gradu bakoitzeko, energiaren kontsumoa % 5 hazten da. Ateak ahalik eta denbora laburrenean izan behar dira irekita.

- Labea: beharrezkoa denean soilik zabaldu behar da atea; izan ere, atea irekitzen den bakoitzean pilatutako beroaren % 20 galtzeko arriskua dago. Egosketa amaitu aurretik itzali labea, pilatutako beroarekin nahikoa izango baita prozesua amaitzeko.

- Ontzi-garbigailua: platerak ur beroarekin garbituta, energia gehiago (% 40) kontsumitzen da, ontzi-garbigailuarekin eginda baino. Garbigailua guztiz beteta egon arte ez da martxan jarri behar. Programa egokia aukeratu behar da.

4- Tresna elektriko guztiak deskonektatu behar dira. Itzalita egon arren, telebistak, mikrouhin labeak edo ordenagailuak energia kontsumitzen jarraitzen dute, argindarrari konektatuta baldin badaude. Ezkutuko kontsumoa esaten zaio nahita egiten ez den kontsumo horri. 'Standby' egoeran dauden aparatuek energiaren % 15 kontsumi dezakete hilean.

ARGIZTAPENA

5- Argi naturala ahalik eta gehien aprobetxatu behar da.

6- Lanpara goriak edo halogenoak dauden geletatik ateratzean, argia itzali.

7- Argia denbora luzez piztuta egongo den tokietan, hala nola, egongelan edo sukaldean, kontsumo baxuko lanparak edo fluoreszenteak jartzea komeni da. Bonbilla goriekin alderatuta, % 80 aurrezten da kontsumoa.

KLIMATIZAZIOA

8- Termostatoa 20 ºC-tan jarri behar da, horixe baita tenperatura egokiena etxe batean. Igotzen den gradu bakoitzeko, % 7 hazten da kontsumoa.

9- Gauetan berogailua itzaltzea komeni da, edo gutxienez termostatoaren tenperatura 17-19 ºC-tan jartzea, muturreko hotz egiten ez duen tokietan, behintzat.

10- Egunez, pertsianak igo, eguzkiaren argia eta beroa aprobetxatzeko. Gauean, pertsianak jaitsi eta gortinak itxi, beroa galtzea ekiditeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Ekonomia Gaurko azken orduko albistea Kontsumoari buruzko albisteak Elektrizitatea azken ordukoa Energia gaur Kontsumo elektrikoa murriztea