Ekonomia -

Sindikatuak - Patronala bilera

Confebask eta sindikatuen arteko bilera, EAEko lan-hitzarmenak hizpide

16:00etan elkartuko dira, EAEko lan-hitzarmenak Estatu mailakoen aurrean lehenesteko akordioa ixten saiatzeko.

EAEko lau sindikatu nagusiek eta Confebaskek duela gutxi egindako bilera bateko argazkia. EiTB
EAEko lau sindikatu nagusiek eta Confebaskek duela gutxi egindako bilera bateko argazkia. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuak eta Confebask patronala hirugarrenez elkartuko dira gaur arratsaldean Bilbon, EAEko lan-hitzarmenak Estatu mailakoen aurrean lehenesteko akordioa lortzea helburu.

Azaroaren 30ean bildu ziren lehenengoz, negoziazio mahaia eratzeko. Lehen bilera hartan, akordiorako zirriborroa izan zitekeena helarazi zien patronalak sindikatuei. CCOOk eta UGTk ez diote idatziari alegaziorik aurkeztu; ELAk eta LABek, ordea, alegazioak aurkeztu zituzten.

Bigarren bilera urtarrilaren 10ean egin zuten, eta akordiorik lortu ez bazuten ere, ituna geroz eta hurbilago zegoela adierazi zuten aldeek. Alabaina, negoziazio kolektiboa desblokeatzeko aipamena itun horretan sartzearen inguruan ez zuten erabateko adostasunik lotu.

Gaurko bilera, hirugarrena, Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzan izango da, 16:00etatik aurrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA albisteak LAB Confebask argazkiak EAE albisteak Lana albisteak Ekonomia albisteak Gaurko azken orduko albistea