Ekonomia -
Kontsumorako Prezioen Indizea
Urte arteko KPIa % 1,5 igo da EAEn eta % 1,8 Nafarroan, 2016an
Bestalde, Espainian % 1,6 igo da urte arteko Kontsumorako Prezioen Indizea, 2013ko ekainetik (% 1,8) izandako tasarik altuena.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Urte arteko inflazioa % 1,5 igo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2016an. Azarotik abendura, berriz, % 0,5 hazi da Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI).
Espainiako Estatistika Institutuak gaur argitaratutako datuen arabera, urte arteko inflazioa zortzi hamarren igo da EAEn abenduan; izan ere, azaroan % 0,7koa zen.
Nafarroan, urte arteko KPIa % 1,8 igo da 2016an, zortzi hamarren hazi baita azarotik abendura Foru Erkidegoan.
Bestalde, Espainian, % 1,6 hazi da urte arteko KPIa 2016an, urte arteko inflazioa bederatzi hamarren igo baita azarotik abendura, batez ere, erregaien garestitzeagatik.