Ekonomia -

Ministroen Kontseilua

Espainiako Gobernuak pentsioak eta soldata minimoa igoko ditu 2017an

Pentsioak % 0,25 igoko dira eta soldata minimoa % 8. Bestalde, Eusko Jaurlaritza soldata minimoaren igoera diru-sarrerak bermatzeko errentari aplikatzeko aukera aztertzen ari da.

Artxiboko irudia. EiTB
Langilea
Artxiboko irudia. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak pentsioak % 25 eta lanbidearteko soldata ministroa % 8 igotzea ezartzen duen lege-dekretua onartu du ostiral honetan. Honela, soldata minimoa 707,60 eurokoa izango da 2017an.

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak baieztatu du, Ministroen Kontseiluaren osteko agerraldian.

Pentsioen igoera, legeak bermatzen duen urteko minimoaren gehikuntza, dagoeneko aurreratu zuen Gobernuak Bruselara urrian bidalitako aurrekontu-proiektuan.

Soldata minimoaren % 8ko igoera azken 30 urteotan egindako altuena da, eta Gobernuaren eta PSOEren arteko itun bati erantzuten dio, sozialistek 2017rako defizit helburuei eta Estatuko gastu-sabaiari emandako babesaren ordaina da.

Jaurlaritza soldata minimoaren igoera diru-sarrerak bermatzeko errentari aplikatzea aztertzen ari da

Bestalde, Beatriz Artozabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika sailburuak Donostian ostiral honetan iragarri duenez, “bai arlo juridikoan, baita ekonomikoan ere”, soldata minimoaren igoera diru-sarrerak bermatzeko errentari aplikatzea aztertzen ari da.

Artolazabalek iragarpen hori egin die kazetariei Gipuzkoako Caritaseko instalazioetara egin duen bisitan, erakundea sortu zela 50 urte direnean.

Ekitaldian, prestazio honen balizko igoerari buruz galdetu diote sailburuari, ostegun honetan CCOO sindikatuak Lanbideren datorren Administrazio Kontseiluan neurri hau eskatzeko asmoa adierazi ostean.

Enplegu eta Gizarte Politika sailburuak azaldu du dagoeneko eskatu dituztela txosten juridikoak “soldata minimoaren igoera hori diru-sarrerak bermatzeko errentari “aplikatzeko aukerari buruz”. Beraz, emaitzak “ezagutzeko zain” daudela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana berriak Espainiako Gobernua Espainia albisteak Albisteak Soldatak albisteak gaur Pentsioak 2024 Ekonomia