Ekonomia -
Bilbo
Prosegurreko langileen bilkura, Bilboko metroko erasoa salatzeko
Enpresa batzordeak segurtasun protokoloa hobetzeko eta zaindarien segurtasuna indartzeko neurriak hartzea eskatu die metroko eta Prosegur enpresako zuzendaritzei.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Prosegur Bizkaiko enpresa batzordeak elkarretaratzea egin du gaur goizean Bilbon, metroko bi langilek Eguberri egunean pairatu zuten erasoa salatzeko.
Bilkura 12:30ean egin dute Metro Bilbao enpresaren bulegoaren aurrean eta ehunka lagunek parte hartu dute "Aski da-Basta Ya. Stop agresiones" lelopean.
Enpresa batzordeak aho batez eta irmoki gaitzetsi du Eguberri egunean Bilboko metroko bi zaindariren aurka izandako erasoa. Halaber, enpresa batzordeak kezka azaldu du erasoak geroz eta sarriagoak eta bortitzagoak direlako.
Bestalde, enpresa batzordeak segurtasun protokoloa hobetzeko eta zaindarien segurtasuna indartzeko neurriak hartzea eskatu die metroko eta Prosegur enpresako zuzendaritzei.