Ekonomia -

Hezkuntza

Hezkuntzako LEPa 2018an egitea eskatzeko sinadurak biltzen ari dira

Euskal Eskola Publikoko irakasle ordezkoek eta bitartekoek sinadura-bilketa hasi dute, Hezkuntza Sailak 2017rako proposatutako azterketak “erlojuaren kontra” ez egiteko.

Artxiboko irudia. EiTB
Artxiboko irudia. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Eskola Publikoko irakasle ordezkoek eta bitartekoek, “Ordezkoak Kaltetuta” plataformak babestuta, sinadura-bilketa hasi dute, Hezkuntza Sailak 2017rako proposatutako Lan Eskaintza Publikoko (LEP) azterketak “erlojuaren kontra” ez egiteko, izan ere, “irakaskuntzaren kalitatea murriztuko” luke, irakasleak “LEP prestatzen arituko liratekeelako, klaseak prestatu beharrean”.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko arduradunak ostiralean bildu ziren mahai sektorialean irakaskuntzako langile funtzionarioetako ordezkari sindikalekin. 2017rako Lan Eskaintza Publikoa deitzea proposatu zieten, 818 plazarekin. Horietatik 47 2016ko LEPean hutsi geratu zirenak izango lirateke.

Ekimen honen bultzatzaileek hiru egunetan mila sinadura baino gehiago bildu dituzte. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuari azterketak 2018an egitea eskatzen diete, “abenduaren 23an hasi zirelako LEPari buruzko negoziaketak, eta marjina gutxi dagoelako oposaketak prestatzeko”.

Haien ustez, “lotsagarria” da “sei hilabeteko aurrerapenarekin” proposatzea oposaketak, “erloju kontrakoan” prestatu beharko lituzketelako azterketak. Beste behin, “Hezkuntza Sailaren inprobisazioa eta gaitasunik eza agerian utzi ditu", adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana berriak Gaurko azken ordukoa Hezkuntza