Ekonomia -

Greba orokorra

Gehienek egin dute greba zentralen arabera; %25ek Jaurlaritzaren ustez

- Sindikatuek txalotu egin dute batik bat industriaren sektorean lortutako jarraipena.

-Jaurlaritzak dio grebak ez duela "arrakasta" izan.

- Hiru pertsona atxilotu eta 13 auzipetu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal sindikatuek greba orokorra egin dute astearte honetan Espainiako Gobernuak onartutako lan erreforma-ren aurka, baina zatituta egin dute protesta, bi greba orokor baitzeuden deituta: Alde batetik, zentral abertzaleena Euskadin eta Nafarroan, eta bestaldetik, CCOO-Euskadirena Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan baino ez.

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU harro eta pozik agertu dira greba orokorraren erantzunarekin. Sindikatu abertzaleen hitzetan, euskal langileek erakutsi dute ez daudela prest inposatutako lan erreforma onartzeko, ezta etor daitezkeenak onartzeko prest ere. Era berean, elkarrizketa sozialak porrot egin duela agerian geratu dela nabarmendu dute.

CCOO-Euskadik ere balorazio positiboa egin du grebaren inguruan eta industrian erantzuna masiboa izan dela azpimarratu du.

Bere aldetik, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi due "herrialde hau" ez dagoela "grebak egiteko" moduan, baizik eta "ahalegin bateratuak" egiteko.

Azaldu duenez, jarraipena "ezberdina" izan da sektoreen eta lurraldeen arabera, "baina [grebak] ez du lortu arrakasta handirik".

Mendiak esan du datuek zera erakusten dutela, langileen artean "nahasmen" handia dagoela epe laburrean greba asko deitu dituztelako.

Sindikatuen erabakia errespetatzen duela ziurtatu du, baina krisiari aurre egiteko irtenbiderik ez duela ematen gaineratu du.

Bestalde, Confebask patronalak adierazi du greba porrot handia izan dela eta jarraipena txikia izan dela.

JARRAIPENA SEKTOREKA

Hainbat iturriren arabera, grebaren jarraipena honakoa izan da sektorez sektore:

Osasuna

Eusko Jaurlaritzak esan du langileen %6,36k egin dutela greba Osakidetzan. Hain zuzen ere, Gipuzkoan %8,39k, Bizkaian %5,65ek eta Araban %5ek.

Industria

CCOOren arabera, ia erabatekoa izan da jarraipena Gipuzkoan eta oso handia Bizkaian (%90) eta Araban (%80).

Industriaguneei dagokienez, Ezkerraldean, Durangaldean eta Basauri-Nerbioin %90ek egin dute bat grebarekin. Eraikuntzan, lan garrantzitsuak eten egin dira, hala nola Zorrotzaurren IMQ egiten ari den klinika edo Iberdrola dorrea.

Gipuzkoan, Goiherrin, Debabarrenan, Hernanin, Lasarten, Urnietan, Andoainen eta Zestoan ia erabatekoa izan da jarraipena. Eraikuntzan jarraipena "ona" izan da.

CCOOk zehaztu duenez, Arabako Michelin enpresan %60koa izan da jarraipena eta %90ekoa Sidenorren, MSMn eta Mercedesen.

Patxi Agirrezabala ELAko bozeramailearen arabera, % 65ekoa izan da grebaren jarraipena Euskadiko industriaren sektorean.

Administrazioa

Eusko Jaurlaritzaren arabera, EAEko Administrazioan langileen %5ek egin dute greba. LABen arabera, ordea, % 55ek egin dute; udaletan % 70ek inguru eta foru aldundiei buruzko daturik eman ez dituzten arren, txikiagoa izan dela aitortu du.

Estatuko&' || 'nbsp;Administrazioaren kasuan %7,72koa izan da parte-hartzea, Espainiako Gobernuko ordezkaritzaren arabera.

Garraioa

CCOOk emandako datuen arabera, oso garrantzitsua izan da grebaren jarraipena, ezarritako gutxieneko zerbitzuak "neurriz kanpokoak" izan badira ere. EAEko hiru hiriburuetako autobus zerbitzuetan, RENFEren tren zerbitzuetan, Euskotrenen eta Bilboko Metroan "jarraipen nabarmena" izan du deialdiak.

Beste sektore batzuk

Sektore pribatuan jarraipena %19-25ekoa izan da, Jaurlaritzaren arabera. Araban %19koa (eragin handia enpresa handietan); Bizkaian %23koa, batik bat Bilbo Handian; eta Gipuzkoan %25ekoa.

MANIFESTAZIOAK

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU zentralek hainbat protesta egin dituzte. Martxa nagusia 11:00etan egin dute Moyua plazatik, Bilbon.

Hori horrela, Ainhoa Etxaidek (LAB) ohartarazi du lan erreforma ez dutela "lasai" ezarriko.

"Hemen hasi da erreforma horren kontrako borroka sindikala", azpimarratu du Etxaidek, lan duina ordezkatuz eta lan eskubide ezegonkorragoekin eta ETTen bitarteko kontratazioekin lanposturik ez dutela sortuko gehituta. LABen ustez, erreformak "lanpostu gehiago suntsituko" ditu.

Adofo Muñoz ELAko idazkari nagusiak ziurtatu duenez, greba "legezko defentsan" egin dute, "lan eskubideen kontrako prozesuaren kontra". Bere ustez, lan erreformak ez du lanpostu "bat ere ez" sortuko.

Muñozen arabera, gezurra da Espainian langileak kaleratzea "garestia eta zaila" dela, eta Europar Batasunean krisi honetan "lanpostu gehien suntsitu dituen Estatua" dela gogorarazi du.

Nolanahi ere, greba hau Euskadiko bakarra izango dela ohartarazi du Muñozek, ez baitu bat egingo UGTk eta CCOOk irailaren 29rako Espainia osoan deitutakoarekin.

CCOO eguerdian atera da kalera, EAEko hiru hiriburuetan.

Bilbon 3.000 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte manifestazioan, eta Zapaterori "enplegua benetan hobetuko duten" duten neurriak negoziatzeko eskatu diote.

Manifestazioa hasi baino une batzuk lehenago, Unai Sordo Euskadiko CCOOko idazkari nagusiak "batasun sindikalean mobilizatu ezin badira, gutxieneko bateratzean egitera" deitu zituen sindikatuak, "gaitzespen masiboa" ekarri duten neurriei aurre egiteko.

CCOOk greba orokorraren egunaren deialdira egokitzeko "ahalegin handia" egin duela ziurtatu du, "langileen ardura lan erreforma izan dadin, eta ez greba nork deitu edo nork deitu ez duen".

ISTILUAK

Bestalde, greba dela-eta istilu batzuk jazo dira.

Hala, CCOOk salatu duenez, Ertzaintzak zenbait langile zauritu ditu Bilbon eta Gasteizen piketeen aurka karga eginda. Agenteek indarra "neurriz kanpo" erabili dutela salatu dute sindikatu horretatik.

Herrizaingo Sailak gaineratu du Arabako hiriburuko kargan bi ertzain ere zauritu direla, manifestariek objektuak jaurti baitituzte polizien aurka.

Guztira, Euskadi osoan, hiru pertsona atxilotu dituzte eta 13 auzipetu EAEn jazotako hainbat istilutan, desordena publikoa eta langileak beldurraraztea leporatuta.

Herrizaingo Sailaren arabera, Gasteizen bi pikete atxilotu dituzte irainak, mehatxuak eta desobedientzia leporatuta, enpresa batean langileen irteera oztopatzeagatik. Bilbon beste pertsona bat atxilotu dute arrazoi berdina dela eta.

Zallan

Deustun (Bilbo), hainbat pertsonak edukiontziak eta gurpilak erre dituzte.

Bizkaian, Bilbobus eta Bizkaibus autobus zerbitzuetako garajeetan, Elorrieta eta Zorrotza auzoetan, ere zenbait istilu izan dira; ibilgailu batzuetako gurpilak zulatu dituzte eta piketeak izan dira.

Idoia Mendiak esan du oro har ez dela istilu handirik izan eta lanera joan nahi izan duenak ez duela lantokian sartzeko arazorik izan. Hori bai, industriaguneetan, enpresa handien aurrean, merkatuetan eta autobus-terminaletan pikete informatiboak izan direla azaldu du.

"Normaltasuna izan da nagusi eta ez da istilu aipagarririk izan", nabarmendu du.

Bestalde, Amorebietan, Durangon eta Igorren piketeek kalteak egin dituzte hainbat makinatan; eta Bergaran, Arrasaten eta Donostian enpresak "indarrez" ixten saiatu dira, Jaurlaritzaren arabera.

GREBAREN JARRAIPENA NAFARROAN

Nafarroan deitutako greba orokorra "arazorik gabe" gauzatu da, Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Bere aldetik, Aralarrek salatu du manifestazio bat egiten ari ziren zenbait gaztek alderdiaren aurkako irainak esan dituztela eta alderdiak Iruñean duen egoitzan pertsiana apurtzen saiatu direla.

Patxi Zabaleta buru duen alderdiak jakinarazi duenez, une horretan "grebaren jarraipena egin ahal izateko manifestazioarekin bat egiteko asmoa zuten militante batzuek aurre egin diete".

Greba deitu duten sindikatuek adierazi dute Nafarroan izandako jarraipena "arrakastatsua" izan dela, "erabateko geldialdiarekin" iparraldean eta % 50 baino gorakoa Iruñeko eskualdeko metalgintza enpresetan.

Igor Arroyo Nafarroako LABeko bozeramaileak esan du greba "Madriletik egun baten bai eta bestean ere datozen murrizketen eta erreformaren inposaketaren aurrean intsumisio ekintza masiboa izan" dela. Sindikatuen arabera, Iruñeko Gaztelu plazan 14.000 lagun bildu dira, baina Poliziaren arabera 4.500 izan dira.

Nafarroako Gobernuak ziurtatu du %2,38koa izan dela jarraipena Foru Administrazioan. Guztira 24.854 langileetatik 513k egin dute greba, gutxieneko zerbitzuak (3.322 langile) zenbatu barik.

Iruñeko Udalak adierazi duenez, bere langileen % 6,56k utzi diote lan egiteari, eta Nafarroako hiriburuaren Mankomunitatearen arabera, zerbitzuek % 92an funtzionatu dute. Renferen hitzetan, egindako zerbitzuak gutxienekoak baino gehiago izan dira.

Nafarroan lasaitasuna izan da nagusi, aipatu istilu txikiak izan ezik, eta manifestazioak eta elkarretaratzeak ere lasaiak izan dira.

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak jakinarazi duenez, industriguneetan eta Iruña erdigunean pikete informatiboak izan dira, "baina Estatuko Indar eta Segurtasun indarrek kontrolpean" izan dituzte.&' || 'nbsp;

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea