Ekonomia -

Adeccoren ikerketa

EAEko langileen % 86k soldata igoera nahi dute Gabonetako opari gisa

Inkestan parte hartu duten langileek ordutegi malgua, formakuntza, soldata gauzatan ordaintzea eta maila-igoera ere baloratzen dituzte.

Artxiboko argazkia: EiTB
Arropa denda
Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko hamar langiletik ia bederatzik uste dute soldata igoera dela enpresak egin diezaieken Gabonetako oparirik onena; txarrena, berriz, soldata jaitsiera (% 62,1), txanda aldaketa (% 12,3) eta lekualdatzea (% 12) dira, horien ustez.

Adecco enpresak egindako ikerketa baten arabera, inkestatuen % 86,3k soldata igoera aukeratu dute, baina beste zenbait arlo ere baloratzen dituzte, hala nola, ordutegi malgua (% 36), formakuntza (% 30,1), soldata gauzatan ordaintzea (% 27,2) eta maila-igoera.

Enpresarentzat inolako kosturik izango ez luketen neurriez galdetuta, langileen % 40,1ek ordutegi malgutasuna aukeratu dute, % 40k ordutegi jarraitua eta % 19,9k, etxetik lan egiteko aukera.

Langileek gehien eskatzen dituzten onura sozialei dagokienez, formakuntza (% 30,1), bazkaritarako deskontuak (% 63,2), osasun aseguru pribatua (% 51,9), aisialdirako, kulturarako eta kontsumorako deskontuak (% 47,1) eta seme-alaben hezkuntzarako diru-laguntzak (% 36,7) nabarmentzen dituzte.

Bestalde, inkestatuen % 56,9k lanez aldatu nahi dute datorren urtean, baina % 13,2k egoera ekonomikoa hobetu arte itxarongo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana albisteak Gabonak argazkiak Gizartea albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Soldatak