Ekonomia -
Kontsumorako Prezioen Indizea
Urte arteko KPIa % 0,7 igo da EAEn eta % 0,9 Nafarroan, azaroan
Bestalde, Espainian Kontsumorako Prezioen Indizea % 0,7 igo da azaroan, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 0,4 igo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) azaroan, aurreko hilabetearekin alderatuta, eta urte arteko tasa % 0,7an kokatu da.
Espainiako Estatistika Institutuak gaur argitaratutako datuen arabera, urte arteko inflazioa bere horretan mantendu da azaroan, izan ere, urteko tasa % 0,7koa zen urrian ere.
Nafarroan, KPIa % 0,7 igo da azaroan, urriko datuekin alderatuta, eta urte arteko tasa % 0,9an kokatu da.
Bestalde, Espainian % 0,7 igo da urte arteko inflazioa azaroan. Azaroaren 29an aurreratutako datua baieztatu du gaur Espainiako Estatistika Institutuak. Prezioek hirugarren hilabetez jarraian egin dute gora, 2014ko ekainetik lehen aldiz.