Ekonomia -

Pentsioak

Espainiako Gobernuak 9.500 milioi atera ditu pentsioen erreserbatik

Gizarte Segurantzak pentsioak eta abenduko aparteko ordainsaria ordaindu ahal izateko hartu du erabaki hori.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gizarte Segurantzak 9.500 milioi euro jaso ditu Erreserba Funtsetik abenduko pentsioak eta aparteko ordainsaria ordaindu ahal izateko, Lan Ministerioak jakitera eman duenez.

Ekarpen horren ostean, Erreserba Funtsean 15.915 milioi euro geratzen dira, Barne Produktu Gordinaren % 1,48a.

Orain arte 66.401 milioi euro atera dira funts horretatik.

Erreserba Funtsa 2000. urtean sortu zuen Espainiako Gobernuak, aro ekonomiko baxuei aurre egiteko eta finantzazio sistemaren oreka bermatzeko asmoz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua albisteak Ekonomia 2024 Gaurko azken orduko albistea Erretirodunak azken ordukoa