Ekonomia -
2011n
Pentsiodunek ez dute erosteko ahalmena galduko, Corbachoren arabera
Lan ministroak uste du galera "hutsala" izango dela, zeren inflazioa "neurrizkoa" izango baita. Gizarte Segurantzaren "finantzen osasuna ona" dela berretsi du.
Erredakzioa
Celestino Corbacho Lan eta Immigrazio ministroak esan du pentsiodunek 2011n izango duten erosteko ahalmenaren galdera "hutsala" izango dela, Gobernuak aurreikusi duen inflazioa "neurrizkoa" izango delako.
Hala adierazi du Toledoko Itunaren jarraipen Batzordean egindako agerraldian. 2011n pentsiodunek jasotzen duten diru kopurua ez handitzeko erabakia "puntuala" dela zehaztu du.
Corbachok azaldu duenez, 2010ean pentsiodunen erosteko ahalmena "erabat bermatuta" dago, aurtengo diru-laguntzak handituko baitituzte.
Horren harira, azaroko urtearteko Kontsumorako Prezioen Indizea berdintzeko, Gizarte Segurantzak 2011ko urtarrilean ordainketa extra bat egingo duela iragarri du Lan ministroak. Ordutik aurrera, kopuru gehigarria hilerokoan sartuko dute.
Ministroak hitzaldian azaldu duenez, Gizarte Segurantzaren sistemak "finantza osasun ona" du; dena den, epe ertainean sistema horren bideragarritasunari buruzko eztabaida bat egitearen alde agertu da, biztanleria zahartzen ari delako eta ez delako "komeni aldaketak gehiegi atzeratzea".