Ekonomia -

Bihar, Kongresuan

Lan erreformaren eztabaidan abstenitu egingo dela iragarri du EAJk

Abstentzioaren aldeko erabakia, Euzkadi Buru Batzarrean hartu dute, gaur arratsaldean, Bilboko Sabin Etxean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lan erreforma babesteko eztabaidan abstenitu egingo dela iragarri du gaur EAJk. Eztabaida bihar egingo dute, Madrilgo Diputatuen Kongresuan.

Abstentzioaren aldeko erabakia, Euzkadi Buru Batzarrean hartu dute, gaur arratsaldean, Bilboko Sabin Etxean.

Zapateroren Gobernuak onartu berri duen lan erreforma "urria eta mugatua" dela uste dute jeltzaleek. Egitasmoak lan harremanetarako euskal esparrua "ez duela aintzat hartzen" gaineratu du Urkulluren alderdiak.

Espainiako Gobernuak "kaleratzearen lan erreforma" onartu duela nabarmendu dute jeltzaleek, eta ez "kontratazioaren lan erreforma".

"Epe laburrean, lan erreforma honek ez ditu arazoak konpontzen, zalantzak sortzen ditu eta lehen mailako eta bigarren mailako langileen arteko zatiketa ere ez du saihesten".

EAJren ustez, Lege proiektua izatea da lan erreformak duen alde on bakarra, modu honetan "beharrezkoak diren hobekuntzak sartu ahal izango ditugulako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea