Ekonomia -

Lan-erreformarekin

2011n 2,37 milioi lanpostu finko gehiago izatea espero du Gobernuak

Aurten, uztaila eta abendua artean 895.723 kontratu mugagabe sinatzea espero dute. Bien bitartean, 2011n 1.474.497 kontratu gehiago izatea aurrikusten du Exekutiboak.

2011n 2,37 lanpostu finko gehiago izatea espero du Gobernu zentralak. Argazkia: EFE
2011n 2,37 lanpostu finko gehiago izatea espero du Gobernu zentralak
2011n 2,37 lanpostu finko gehiago izatea espero du Gobernu zentralak. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uztailetik 2011ko amaierara arte 2,37 milioi kontratu mugagabe gehiago sortzea espero du Gobernu zentralak lan-erreformaren bidez, lege-dekretuaren memoria ekonomikoak azaltzen duenez. Dekretua bihar bozkatu behar dute Diputatuen Kongresuan.

Horrela, uztaila eta abendua artean 895.723 kontratu mugagabe sinatzea espero dute aurten. Bien bitartean, 2011n 1.474.497 kontratu gehiago izatea aurrikusten du Exekutiboak.

Txostenaren arabera, erreformako neurrien zenbait kostu zenbatu ditu Gobernuak, eta 2012ra arte 700 milioi euroko kostua izan dezakete.

Soldatak bermatzeko fondoa

Kontratu mugagabeen kaleratzeetan zortzi eguneko kalte-ordaina ordaindu beharko du soldatak bermatzeko fondoak (FOGASA). Hauxe izango litzateke partida nagusia, 123,6 milioi euroko kostua izango baitu.

Kontratu mugagabeak egitearren eman beharreko hobarietan, 2012ra arte 471,17 milioi euroko kostua aurrikusi du Exekutiboak.

16-30 urte bitarteko gazteei kontratu finkoak egitearen truke eman beharreko diru-laguntzetan 124,17 milioi euroko ( aurten 18,48 milioi, 59,13 milioi 2011n eta 46,56 milioi 2012an) inbertsioa izango dela uste du Gobernuak.

45 urtez gorako pertsonak kontratatzearen truke jaso beharreko hobarietan 212,88 milioi euroko gastua aurrikusi du Gobernuak (31,68 milioi aurten, 101,37 milioi 2011n eta 79,83 2012an).

Txandako lan-kontratuak mugagabeak bihurtzeko diru-laguntza 53,58 milioi eurotan zenbatu du Exekutiboak hiru urteetan.

Gainera, lanaldia murrizteko neurriak martxan jartzeko 115,76 milioi euroko gastua espero du Gobernuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea