Ekonomia -
SEArekin bilera
Lan erreforma 'beharrezkoa da', baina 'berandu dator', Lopezen ustez
SEArekin egindako bileran, lehendakariak krisiaren "okerrena" atzean utzi dugula adierazi du.
Erredakzioa
Espainiako Gobernuak onartu berri duen lan erreforma "beharrezkoa" dela uste du Patxi Lopez lehendakariak. Hala ere, egitasmoa "berandu" heldu dela azpimarratu du gaur Arabako Enpresa Buruekin egindako bileran.
Bilera horretan, Euskadik bizi duen egoera ekonomikoaz eta krisiari aurre egiteko moduez aritu dira lehendakaria eta enpresa buruak. Bi urtez Elkarrizketa Sozialerako Mahairekin negoziatzen aritu direla gogoratu du lehendakariak, eta aurrerapausorik eman ez dutela gaineratu du. SEAk ohar batean jakinarazitakoaren arabera, krisiaren "okerrena" bukatu egin dela esan du lehendakariak bileran, egungo egoera "iazkoa baino hobeagoa delako". Madrilera Arabako enpresa buruen kezkak eramango dituela adierazi du, baita lan erreformari buruzko proposamenak ere.