Ekonomia -
Kontsumorako Prezioen Indizea
KPIa % 1,3 igo da EAEn eta % 0,9 Nafarroan, urrian
Bestalde, Espainian Kontsumorako Prezioen Indizea % 1,1 igo da, aurreko hilabetekoarekin alderatuta, eta gora egin du bigarren hilabetez jarraian.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) % 1,3 igo da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) urrian, aurreko hilabetearekin alderatuta, eta urteko tasa % 0,7an kokatu da.
Espainiako Estatistika Institutuak gaur argitaratutako datuen arabera, inflazio metatua % 0,7koa da EAEn.
Nafarroan, KPIa % 0,9 igo da urrian, iraileko datuekin alderatuta, eta urte arteko tasa % 1ean kokatu da.
Bestalde, Espainian % 1,1 hazi da KPIa urrian, aurreko hilabetekoarekin alderatuta, urte arteko inflazioa % 0,7koa da, eta inflazio metatua, berriz, % 0,6koa. Kontsumorako Prezioen Indizeak bigarren hilabetez jarraian egin du gora Espainian; batez ere, erregaien eta argindarraren garestitzeagatik.